Europako Neutroien Espalazio Iturria | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Laborategia eta azeleragailu lineala |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID eta European Open Science Cloud Association (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | aktiebolag (mul) |
Jabea | European Research Infrastructure Consortium (en) |
Historia | |
Sorrera | 2010 |
webgune ofiziala |
Europako Neutroien Espalazio Iturria (ingelesez: European Spallation Source edo ESS siglekin ere ezaguna) diziplina anitzeko ikerketa-zentro bat da, munduko neutroi-iturririk indartsuena erabiliko duena. Instalazioa Lunden (Suedia) eraikitzen ari dira. Europako hamahiru herrialdeen proiektu bateratua da. Eraikuntza 2025erako amaituta egotea aurreikusten dute.
ESSk neutroiak sortuko ditu espalazio-prozesuaren bidez (prozesu horretan gorputz batek zatiak igortzen ditu inpaktu baten edo estresaren ondorioz), tenperatura baxuan helio likidoarekin mantendutako wolframiozko bloke birakari batean protoi azeleratuen inpaktuaren bidez. Neutroiak hainbat material ikertzeko estazio esperimentaletara garraiatzen dira, arlo zientifiko eta teknologiko askotan aplikatzeko.[1] Zehaztapenen arabera, ESSren neutroi-sortak 30 aldiz distiratsuagoak izango dira antzeko beste iturri batzuetan sortatutakoak baino.[2]